Edukira joan

Oskia Ugarte

Wikipedia, Entziklopedia askea
Oskia Ugarte
Bizitza
JaiotzaIruñea, 1978 (45/46 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
ingelesa
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakhistorialaria eta koordinatzailea

LinkedIn: oskia-ugarte-abarzuza-a0553b13 Edit the value on Wikidata

Oskia Ugarte Abarzuza (Iruñea, Nafarroa Garaia, 1978) artearen historialaria eta kultur kudeatzailea da, Huarte Arte Garaikidearen Zentroko zuzendaria 2022ko abuztutik.[1]Arte garaikide proiektuen koordinazio eta zuzendaritzan dihardu. Feminismoa, lurraldea, eta artea ditu aztergai.[2]

Oskia Ugartek kultur kudeaketaren arloan egin du lan, bereziki arte garaikideko proiektu eta programen produkzioan eta zuzendaritzan, bai eta erakusketa proiektuetan ere. Artearen Historian lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean, eta urte horretan bertan lortu zuen CAP unibertsitate berean, eta, ondoren, 2020an, unibertsitate-aditu ikastaroa egin zuen Kultura-ekoizpena kritika feministaren ikuspegitik gaiaz. 2007az geroztik, Jorge Oteiza Fundazio Museoarekin,[3] Albénizko Moisés Pérez Galeriarekin, San Telmo Museoarekin edo Kursaal Elkargunearekin aritu da lankidetzan.[1]

Hezkuntzaren eta ikerketaren munduko entitateetako kidea da, eta bertan parte hartzen du: IAC, Arte Garaikidearen Institutua, Eusko Ikaskuntza eta UEU. Eusko Ikaskuntzako arte-saileko burua da, eta kultura-arloko gobernantzari eta kultura-eskubideei buruzko ikerketa-talde bateko zuzendari zientifikoa. Hainbat batzorde eta epaimahaitan parte hartu du eta dibulgaziozko nahiz zientziazko artikuluak argitaratu ditu.[4]

2016.urtetik 2022ra Huarte ekoizpen artistikoko zentroko zuzendari-kidea izan da, Elisa Arteta, Nerea de Diego, eta Betisa Ojangurenekin batera.

  • Hacia dónde dirigir las industrias culturales y creativas. Breve reflexión situada. Oskia Ugarte, Elisa Arteta, Nerea de Diego Murillo, Betisa San Millán. Príncipe de Viana, 0032-8472, Año nº 79, 270 zk., 2018.[5]
  • Iruinarriak: las piedras de Pamplona. Oskia Ugarte.Historia de Pamplona: recorrido histórico por el pasado de la ciudad / Iñaki Azkona Huercanos (ed. lit.), Roldán Jimeno Aranguren (ed. lit.), Angel Erro (trad.), Andrea Ganchegui Sorabilla (trad.), Maramara Taldea (trad.), 2019, 978-84-9172-110-9, págs. 111-128.[5]
  • Iruinarriak: Iruñeko harriak. Oskia Ugarte. Iruñeko historia: hiriaren ibilbidea historian barna / Patxi Abasolo (aut.), Iñaki Azkona Huercanos (ed. lit.), Roldán Jimeno Aranguren (ed. lit.), 2018, 978-84-9172-053-9, 105-122 or.[5]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b «Oskia Ugarte, nueva directora del Centro de Arte Contemporáneo de Huarte» Navarra.es (Noiz kontsultatua: 2022-11-05).
  2. «Oskia Ugarte ha sido seleccionada como nueva directora del Centro de Arte Contemporáneo de Huarte» Centro Huarte - Uharte Zentroa (Noiz kontsultatua: 2022-11-05).
  3. Mendiri, Ruperto. (2021-04-17). «Oskia Ugarte: “Nos preguntaban si estábamos cerca del Ábaco”» diariodenavarra.es (Noiz kontsultatua: 2022-11-05).
  4. «Oskia Ugarte ha sido seleccionada como nueva directora del Centro de Arte Contemporáneo de Huarte» Centro Huarte - Uharte Zentroa (Noiz kontsultatua: 2022-11-05).
  5. a b c «Oskia Ugarte» Dialnet (Noiz kontsultatua: 2022-11-05).